Villabonako Oria Merkatarien Elkarteak abian jarri du IV Haurrentzako Gabon Parkea

Laugarren urtemuga ospatzen du aurten Haurrentzako Gabon Parkeak. Villabonako Udaleko Gazteria sailarekin, bertan lan egiten duten koordinatzaileekin eta herriko ikastola eta ikastetxeetako nerabeekin antolatzen dugun parkea da, denok batera lan eginez.

Parkea Villabonako frontoian egokituko da, eta bertan 2-9 urteko umeentzako puzgarriak, jolasak eta tailerrak egongo dira.

Parkea honako egun hauetan egongo da irekita:

- Goizez, 11:00 - 14:00 abenduak 20 eta urtarrilak 5. Gainera abenduaren 20an tailer berezia antolatu dugu: umeek taloak egiten ikasiko dute.
- Arratsaldez, 16:30 - 19:30 abenduak 23 eta 26 eta urtarrilak 2.

Sarrerak 2 € kostatzen du (familia ugarientzat 1,40 €) eta izen-emateak Gaztelekuan (Katea Etxean) egingo dira abenduaren 17an eta 18an 8:30 - 9:30 ordutegian, eta abenduaren 19an 15:00 - 16:30 ordutegian.

Benetan plan mundiala familiako gazteneentzat, eta aukera ezin hobea gurasoak Villabonako komertzioetan Eguberriko erosketak egiteko.

parque2parque3