Oria merkatarien elkarteak poltsa berrerabilgarriak banatuko ditu bezero eta Villabonako bizilagunen artean
- Argitaratuta Asteazkena, 2014 Abendua 10 21:03

Oria Villabonako merkatarien elkarteak telazko poltsa batzu egin ditu. Arrazoi anitz kontutan hartu dira poltsa hauek egiteko erabakia hartzeko garaian:
- Elkartearen web orri berria iragartzea.
- Poltsa berrerabilgarriak erabiltzearen kontzienziazioa hondakin gutxiago sortzeko.
- Herrian erosteak eta kontsumitzeak duen garrantzia nabarmentzea.
- Bizilagun eta bezeroei detailetxo bat banatzea Eguberriko kanpaina martxan dugula.
Poltsa hauek lortzeko honako hau egin beharko da: Villabonako etxebizitza bakoitzeko buzoietan txarteltxo bat utziko da; txartela establezimendu bazkidetu batean aurkeztu beharko da (bazkidetuen zerrenda web orrian agertzen da); erosketa bat egin ; eta poltsa batengatik kanjeatu ahalko da txatel hori.