Villabonako Oria Merkatarien Elkartearen 2014ko Eguberri kanpaina

Aurten ere Villabonako Oria Merkatarien Elkarteak ilusio handiarekin Eguberrietako kanpaina antolatu dugu, saltokientzat urteko kanpainarik garrantzitsuena.

 

Ekintza eta ekimen desberdin eta garrantzitsuak antolatu ditugu:
 
1- "Behar-Zana" Pilota elkartearekin bat 1.100 € banatuko ditugu opari txekeetan, Oriako saltoki bazkidetuetan gastatzeko. Guztita lau sari izango dira, 200 €ko hiru sari, eta 500 €ko azkeneko bat.
2- Eguberriko argiak edukiko ditugu ohiko lekuetan, eta gainera saltokiak Eguberri giroan dekoratuko ditugu, kalea eta herria girotzeko.
3- Elkarteak berak, 1.200 € banatuko ditu opari-txekeetan ere bai, bere bezeroen artean. Saltokietan boletoak edukiko ditugu bezeroek betetzeko, eta urtarrilaren 8an egingo dugu oparien zozketa.
4- Aurten ere Haurren parkea topatuko dugu herriko frontoian. Umeentzat plan paregabea ondo pasatzeko, eta gurasoentzat aukera ezinhobea gure saltokietan Eguberriko opariak eta gauzak Villabonako saltokietan erosteko. Parkea egun hauetan egongo da irekia: abenduak 20 eta urtarrilak 5 goizez (11:00 - 14:00; gainera abenduaren 20an ekintza berezi ebzala talo-tailerra antolatu dugu), eta abenduak 23 eta 26 eta urtarrilak 2 arratsaldez (16:30 - 19:30). Izen-emateak eta txartelak Gaztetxean (Katea Etxean) egongo dira salgai abenduaren 17an eta 18an 8:30 - 9:30 ordutegian, eta abenduaren 19an 15:00 - 16:30 ordutegian.
5- Eta aurten ere hainbat saltokik bere ateak irekiko dituzte larunbata arratsaldeetan, 17:00 - 20:00 ordutegian, eta igande goizetan 10:30 - 13:30 ordutegian.
 
Ikusten duzuenez agenda eta ekintza politak antolatu ditu Oria Elkarteak Gabonetan. Zatoz zure erosketak Villabonan egitera!