Oria Merkatarien Elkarteak WEB orrialde berria du

Villabonako Oria Merkatarien Elkarteak bere web orria ezagutara eman dugu 2014ko abenduaren 18an prentsaurreko baten bidez. Bertan, elkartekideez gain Zitu enpresako ordezkariak, web orria diseinatu eta garatu dutenak, egon ginen.

Web orriaren proiektua azkeneko urteetan zehar Oria elkartean lantzen egon garen proiektua izan da. Beharra ikusten zen, elkarteko bazkideek internet-en erakuslehioa eskatzen genuelako: bai taldearen erakuslehioa nola norberaren komertziokoa.
Benetan lan polita eta txukuna egin dela uste dugu, aukera bikainak eskainiko dizkigularik oharrak eta albisteak plazaratzeko nola zozketa eta promozio desberdinei buruzko informazioa ezagutara emateko.
Honetaz gain, gure komertzioa bultzatzeko eta gure web orria publizitatzeko telazko poltsa berrabilgarriak banatuko ditugu.